Lehendakariaren ongi etorria

LAGUNTZA ETXERAT herri arteko etxeko laguntza elkartea, 1971n sortu lukuru asmorik gabeko elkarte pribatua da.

Haren helburua, argiki idatzirik bere estatutuetan « familiak beraien biziko momentu oroz etxean moralki eta materialki laguntzea da ».
Horrela zuzentzen zaie sei urte petiko haien haurrentzako zaintza molde bat atzeman nahi duten gurasoei eta haien etxean bizitzeko hautua egin duten pertsona zahar, menpeko, eri edo ahalmen urrikoek.

LAGUNTZA ETXERAT Elkartea 5 zerbitzu deberdinez osatua da, bakoitzak biziko bi muturren beharrei erantzuten dielarik.

Balio  bateratu batzuk lotura egiten dute zerbitzu horien artean. Giza neurria eta gain hartzearen pertsonalizazioa, baina ere gai diren profesional batzuen eguneroko inplikatzea hurbileko egitasmo batean eta lurraldeko beste eragileekin partaidetzan eta instituzioen sustenguarekin.

Gune hau zuentzat egina da, zuen haurrarentzat zaintza molde bat xerkatzen duzuenentzat, edo zuen ahaide baten etxean atxikitzeko laguntza bat atzeman nahi duzuenentzat. LAGUNTZA ETXERAT-eko bi jarduera eremuetan profesionalki sartu nahi duen pertsona orori ere zuzentzen zaio.

photo 1

LAGUNTZA ETXERAT zuen zerbitzuko hor da !

Zalantzarik ez izan gurekin harremanetan sartzeko.

Nabigazio on gure gunean !

LAGUNTZA ETXERAT elkartearen egoitza 54 Francis Jammes karrika 64240 HAZPARNE

Ce message est également disponible en : French