Etxeko laguntza eta segipen zerbitzu hornitzailea

Laguntza Etxerateko langileak, arta ekintzak ez diren eguneroko biziko ekintzak segurtatzeko kalifikatuak dira. Elkarteko profesionalak pertsonari ekarri laguntzan berezituak dira. Garbitzeari laguntzatik ibiltzeko laguntzara, janztea eta biluztea, jeikitzea eta oheratzea, janaria harteko segipena edo erremedio hartzearen zaintzea ahantzi gabe… Etxeko laguntza eta segipen zerbitzu hornitzailea autonomia galtzen, ospitaletik sartzen diren pertsona orori zuzentzen zaie, noizbehinka edo erregularkiago.

Pertsonari ekarri laguntzaz gain, Laguntza Etxerat-eko taldeek, egunerokoa kudeatzeko laguntza eskaintzen dute. Garbiketa (xurgagailua, errautsa, zoruak, etxetresnak, berinak…), Linja (garbiketa, lisaketa), Apairuen prestatzea, Erosketak (pazientearekin edo hura gabe), Joan-jinak (farmazia, mediku…), Haur Konpainia edo zaintza… eguneroko jestu guzi horietan gure langileek laguntzen ahal zaituztete.

Zerbitzuaren printzipioak

- Kliente zira, zerbitzuko hartzeduna.

- Ibilmolde modalitateak zehazten dituen zerbitzu kontratu bat izenpetzen duzue.

- Zure etxeko laguntzailearen enplegatzailea gira: bere enpleguari lotu desmartxa administratibo guziak, bai eta ardurak guregain hartzen ditugu.

- Zerbitzu hau Kontseilu Orokorrak tarifikatzen du eta Erretreta Kutxa guziekin itundua da.

- Gure langileak kudeatzen ditugu (35 soldatadun): plangintza, oporrak, eri geldialdiak gure zerbitzuen jarraikitasuna segurtatzeko gisan.

- Fakturak hilabete guziz eskuratuko dituzue.

- Gure zerbitzu guziek zerga apaltze bat lortzeko eskubidea irekitzen dute, indarrean den zerga  araubidearen arabera.

2017ko prezioak ikusi

DSC5222 3 BD.jpg

Harremanak

Cathy Dupuy, Sektore arduraduna
Annie Etchenique, Teknikalaria

Ce message est également disponible en : French