Etxeko sustengu gehigarri elkarte mandataria

Elkarte hau, LAGUNTZA ETXERAT elkartetik bereiz den lukuru asmorik gabeko pertsona moral pribatua da.

Ondoko kalitate onespenaz gozatzen du : Pirinio Atlantikoetako lurralde unitateak eman SAP348290701 onespen zenbakia.

Zerbitzuaren printzipioak

- Zure Etxeko laguntzailearen enplegatzailea zira eta Elkartea mandataria da. Kontratu bat izenpetua da bi zatien artean.

- Mandatari zerbitzu hau desmartxak errazteko egina da, besteak beste soldatadunen xerkatzeko eta zuen enplegatzaile zereginetan laguntzeko: kontratu idaztean, soldata agiriak, opor, eritasun ordekatzeak… baina ez du zure lekua hartzen enplegatzaile gisa.

- Elkarteko kide zira eta kudeaketa fresak ordaintzen dituzu.

- Hilabete guziz zuen soldatadunak ordaindu behar dituzu eta hiru hilabete guziz URSSAF.

 

Hautatzen duzun pertsonak, arta eskintzak ez diren eguneroko biziko ekintzak segurtatzen ahal ditu. Garbitzeari laguntzatik ibiltzeko laguntzea, janztea eta biluztea, jeikitzea eta oheratzea, janaria harteko segipena edo erremedio hartzearen zaintzea ahantzi gabe… Etxeko sustengu osagarri zerbitzu mandataria, independentzia galtzen, ospitaletik sartzen diren pertsona orori zuzentzen zaio, eta pertsona bat kontratatzekotan dena, noizbehinka edo erregularkiago.

 

Pertsonari ekarri laguntzaz gain, laguntzaileak egunerokoa kudeatzeko sustengua eskaintzen du. Garbiketa (xurgagailua, errautsa, zoruak, etxetresnak, berinak…), Linja (garbiketa, lisaketa), Apairuen prestatzea, Erosketak (pazientearekin edo hura gabe), Joan-jinak (farmazia, mediku…), Haur Konpainia edo zaintza… zuei laguntza ekartzeko eguneroko jestu guzi horietan.

2017ko prezioak ikusi.

Harremana

Myriam Mouesca, Teknikari languntzailea

Tél : 05 59 29 45 80

Ce message est également disponible en : French