Historia

LAGUNTZA ETXERAT, Herrien arteko Etxeko Laguntza Elkartea 1971ko Otsailaren 25ean sortu Hazparne Eskualdeko Kantonamendu arteko Familia eta Baserriko Laguntza Elkartearen segida da. Honen hastapeneko xedea, zailtasunak zituzten familieri laguntza ekartzea zen, ama lagunduz eguneroko zeregin eta bere familia arduretan.

Familia langileak alde batetik, etxeko lanak eginez, baina ere, familiaren desoreka aitzindu edo konpontzen ahalbidetzen duen zinezko lan sozial bat burutuz  hartzen zuen esku.

Elkarteak ondokoei erantzun nahi die bereziki :

- haien etxean gelditu nahi duten  pertsona adineko, eri, ahalmen urrikoak,
- zaintza molde bat xerkatzen duten 6 urte petiko haurren gurasoak.

Behar horieri ekarri eskaintza pertsonalizatua eta kalitatezkoa izan behar da.

1976ko otsailean, sektorean agertu beharrak adineko pertsonen inguruan izanki, Elkarteak bere hastapeneko xedea zabaldu du etxeko lanetako laguntzaile zerbitzu bat sortuz eta hitzarmena pasatu du zerbitzu honetako erretreta kutxa guziekin.

Urteak iragan ahala, zerbitzu hau hobetu da gaur egun Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak baimendu eta kalitate onespena lortu duen etxeko laguntza eta segipen zerbitzu bat bilakatzeko.

Besteen meneko diren pertsona eri, ahalmen urriko eta adinekoei zuzentzen zaie nagusiki, hogoita hamar bat bizi sozial eta etxeko laguntzaileren esku hartzearen bidez.

Familiak laguntzeko hastapeneko xedea 1980an gorpuztu da 15 lekuko hautzaindegi bat sortzearekin, beharrak zoin ziren ikertu ondoren.

Orain familia harrera zerbitzua deitzen den zerbitzu honek, 50 lekuko onespena du eta 17 Etxe Haurtzain enplegatzen ditu.

1986an, Elkarteak bere  izenburua aldatu du LAGUNTZA ETXERAT Etxeko  Laguntza Elkartea bilakatzeko, bere eskuhartze eremuari hobeki egokitzeko gisan.

Elkarteak, 1999 urtarriletik goiti, LAMINAK Haurtzaindegia ere kudeatzen du, Beskoitzeko herriko etxearekin lankidetza hertsian. Orain LAMINAK Anitzeko Harrera kolektibo zerbitzua deitu zerbitzu honek 30 lekuko onespena kudeatzen du.

2003ko martxoa, LAGUNTZA ETXERATek, gurasoen mailan gerta daitezkeen arazoei erantzun eta gurasoen arteko lotura soziala ekartzen laguntzen duen Haur Guraso Harrera Lekua sortu du.

Azkenik, 2008ko Apirilean, le Relais Accueil Famille Assistantes Maternelles, Familia Etxeko Haurtzain Harrera« berengain » diren 95 Etxe haurtzainez osatu gure lurraldeko lehen haurtzaroari buruzko informazio zinezko transmisio uhala sortu da.

Zerbitzu guzi hauek, elkarlan hertsi batean jarraitzen dute, lurraldeko haur ttipien harrera eta pertsona zahar, eri eta ahalmen urrikoak etxean atxikitzearen bitartez  adierazi arazoen zeharkako hurbiltze bat ukaiten entseatuz.

Familiako beharrei erantzuteko gogo hau, pertsonaren OSOKO HAUTUA errespetatuz gauzatzen da. LAGUNTZA ETXERATek, molde zuzen eta berdinaz erantzun nahi die goragoko beharrei, eskatzailearen sozial, kultur, erlisione, politiko  jatorria edo nolakoa izanik ere.

Nahi dituzten engaiamenduak har ditzaketen administratzaile benebolo batzuk, militanteek eta haien xedeak kausitzeko motibatuek kudeaturik, Elkartea, bakoitzaren interesa eta askatasunaren defendatzaile onena da duda izpirik gabe.

LAGUNTZA ETXERAT elkartea beharrezkoa bilakatu da, herritarren gogoaren adierazpena baita eta tokiko beharrei erantzutea ahalbidetzen duelako molde pertsonalizatu eta gardenean.

 

Finkatzea lurraldean

Elkartea, historikoki, HAZPARNEn finkatua da eta bere egoitza sozialetik, lurralde zabalago batean hedatzea du xede, zerbitzuen arabera.

Elkartea, izan ere, bakoitzak eskuhartze eremu bereziak dauzkan zerbitzu desberdinetan antolatua da.

Horrelako egoera, usu teknika edo partaidetza bortxek inposaturik, ez du neholaz ere Elkarteak gogoz kontra jasaiten, alderantziz, bere eskaintza hedatu nahi baitu eta tokian tokiko beharrez hurbildu..

Helburu hau indartzen du gure entitatearen Elkarte egitasmoak, etrokizun hurbil batean sortzea komenigarria izanen den biztanleriari (zentzu zabalean) ekarri beharreko zerbitzueri buruz gogoetatuz berrikuntzak ekartzen bilatzen du.

Elkartearen xedea, nabarmenki gehienik baserri gunea estaltzen duen bere jarduera eremuan inplikatu nahi du. Ekintza sozialeko beste esku hartzaile eta partaideekin harmonian egon nahi du.

LAGUNTZA-ETXERAT REAGIR sareko eragile gisa inplikatua da. Adineko pertsonenganako eragile eskuhartzaile desberdinak biltzen dituen sare gerontologikoa: hiru ibarretako S.S.I.A.D/E.E.A.Z, zahar etxeak, Gizarte laguntzaileak, M.S.A./L.M.S., C.A.F./F.L.K., Kontseilu Orokorra, C.P.A.M/E.A.L.K., …

Harreman biziki hertsiak ehundu ditu Baionako Familien Laguntza Kutxa eta bere lurraldean eskuhartzen duen Ama eta Haur Babesarekin.

Elkarteak partaidetza bizkorra, konstruktiboa, helburu partikularrak errespetatuz eta eraginkorrak garatu gogo ditu tutela edo diruztatzaile instituzioetako partaide guziekin.

 

Ibilmolde printzipio handiak

Administratzaileek eta berezikiago bulegoko kideek funtsezko zeregina dute LAGUNTZA-ETXERAT elkartearen baitan. Elkartearen « politika » bultzatzen dute, hautu estrategikoak erabakitzen eta norabidetzen dituzte.

Harreman abantalaitua eta hertsia atxikitzen dute Elkarteko zuzendaritzarekin, honek eskumen teorikoa eta teknikoa duelarik, diru eta giza kudeaketa misioak aplikatzeko…

Soldatadunak zerbitzuetan banatuak dira eta adierazpenak egiteko parada dute, langileria osoa ordezkatzen duten langileen ordezkarien bitartez.

Elkarteko zerbitzuen hartzedunek instituzioetako bizian inplikatzeko parada dute, aginteetan (adminidtrazio kontseilua, …) parte hartzeko haien hautagaitza proposatuz.

Urteroko Biltzar Nagusiaren karietara mintzatzen ahal dira.

Urte guziz gogobetetze galdetegi bat helaraziko zaie.

Ce message est également disponible en : French