Feb 02

[Kazeta.info] Kultura eta gogoeta departamenduko familien astearen ospatzeko

PhotoBere egoitza soziala Hazparne lurraldeko batimenduan duen Laguntza Etxerat elkarteak bi helburu nagusi ditu: Etxean diren adineko pertsonen laguntza, eta 6 urte baino guttiago dituzten haurren zaintzeko moduak. Arlo hortan da ikusgarri horren programazioa. Elkarteak Eihartzea kultur zentroarekin lan egitea hautatu du. Alabaina, Eihartzeak gazte publikoari buruz zuzenduak diren ekintzak proposatzen ditu, eskola denboran edo eskolatik kanpo.

Laugarren urtea da laguntza etxerat eta Eihartzea elkartzen direla departamenduko familien astea ospatzeko. Bi hitzordu izanen dira : haurrendako ikusgarri bat eta mintzaldi bat.

Lehen hitzordua, otsailaren 2an emanik da. 10:45etan Bidaxunen (Kolegioko gymnasean) eta 16:30 eta 17:30etan Hazparneko herri elkargoan “Milo et Miette” ikusgarria eskainia da.

Otsailaren 7an, 20.30etan, Hazparneko herri elkargoan Marc Rodriguez psikologoak mintzaldi-eztabaida eskainiko du. Haur ttipiaren harremanak eta elikadura aztertuko ditu adituak “Bereixtetik berriz elkartzeko plazererat” izena duen mintzaldi horretan.