Zerga abantaila: zerga murrizketa edo kreditua etxeko laguntzarako

Zerga abantaila: zerga murrizketa edo kreditua etxeko laguntzarako

Zerga abantaila: zerga murrizketa edo kreditua etxeko laguntzarako

2017az geroztik, etxeko laguntzarako zerga abantaila bat bada: zerga familiaren egiazko gastuen % 50eko zerga murrizketa edo kreditua bada, zernahi izan dadin zerga ordaintzailearen egoera.

Zergapekoa baldin bazara, % 50eko zerga murrizketa ukan dezakezu. Hots, % 50eko apalmenduaren ondotik gastuen zenbatekoa kenduko zaizu ordaindu beharreko zergatik.

Ez baldin bazara zergapekoa, % 50eko zerga kreditua ukanen duzu. Hots, Estatuak ordainduko dizu ordaindu duzun zenbatekoaren % 50.

Etxeko laguntzak zein jarduerako balio du?

  • Etxearen mantentzea eta garbiketa
  • Baratzeko obra ttipiak
  • Xitxuketa obra ttipiak
  • 3 urtez goitiko haurren etxez etxeko zaintza
  • Eskola sustengua edo etxez etxeko kurtsoak
  • Etxez etxeko estetika artak besteen meneko diren jendeentzat
  • Etxez etxeko apairuen prestaketa
  • Etxez etxeko apairu banaketa
  • Etxez etxeko erosketa banaketa
  • Oihal lisatuen etxez etxeko bilketa eta banaketa
  • Etxez etxeko informatika laguntza
  • Etxe animalien artak eta ibilaldiak besteen meneko diren jendeentzat
  • Aldi baterako etxez etxeko mantentze lanak eta zaintza
  • Etxez etxeko administrazio laguntza
  • 3 urtez goitiko haurren laguntzea haien joan-etorrietan
  • Telelaguntza eta bideolaguntza
  • Zeinu hizkuntzako interpretea
  • Etxean aldi bateko laguntza behar duten pertsonen laguntzea
  • Aldi bateko ezindura duten pertsonen ibilgailuaren gidatzea
  • Aldi bateko ezindura duten pertsonen laguntzea
  • Etxeko laguntzaren koordinazioa eta eskaintza
  • 3 urtez peko eta 18 urtez peko ahalmen urriko haurren etxez etxeko zaintza
  • 3 urtez peko eta 18 urtez peko ahalmen urriko haurren etxez etxeko laguntza
  • Adinekoen eta ahalmen urriko pertsonen laguntza
  • Mugikortasun arazoak dituzten pertsonen ibilgailuaren gidatzea
  • Pertsonak etxetik kanpo laguntzea

Etxeko laguntzarako gastuen mugak

Etxeko laguntzen gastuen muga orokorra

Gastuen muga 12 000€-koa da urteko eta etxeko, eta 1500 €-z emendatu daiteke, baina 15 000 € gainditu gabe, kasu hauetan:

  • nork bere gain dituen haur bakoitz (edo 750€ aldizkako zaintzarako)
  • 65 urte goitiko ahaide batendako
  • bere etxean bizi den eta APAren hartzaile den arbaso baten gastuetarako (bakarrik zerga murrizketa ukan daiteke)

Muga 18 000€-koa da zergapekoak etxez etxeko langile bat enplegatzen duen lehenbiziko urtean.

Gastuen muga 20 000€-koa izan daiteke etxeko batek gutienez % 80ko ezindura txartela ukanez gero edo 3. mailako ezindura pentsioa baldin badu edo haur elbarrituaren heziketa bereziaren dirulaguntza osagarria. Ezin da 20 000€-tik gorako emendatzerik egin (Gizarte Ekintzaren eta Familien Kodearen L. 241-3 artikuluan aurreikusi muga).

 

Muga bereziak gastu mota zenbaitetarako

12 000€ (emendatu daitezkeenak gorago aipatu kasuetan), etxearen mantentzeko.
5 000€ baratzezaintzarako
3000€ informatika laguntzarako
500€ xitxuketa lan ttipietarako (zerbitzua ez da 2 oren baino gehiagokoa izaten ahal segidan)

 

Zerga abantaila ukaiteko erakutsi behar diren frogagiriak

Enplegatzaile zuzena

Zure etxera heldu den langile baten zuzeneko enplegatzailea zara? URSSAF, MSA edo CR CESU erakundeak eman urteko agiria eman behar duzu, eta zure langileen engaiamendu gutuna, kontratua eta soldata agiria atxiki.

Laguntza Etxerat elkarteak laguntzen zaitu partikular-enplegatzaile funtzioan.

Xehetasun gehiagoren ukaiteko (lotura mandatari gisako zerbitzuaren orrira)

 

Organismo hornitzaile batek eman zerbitzua

Organismo bati dei egin diozu zerbitzu horietarako?
Urteko zerga agiria beharko duzu atxiki.

Laguntza Etxerat elkartea etxeko laguntza ematen duen organismo gisa deklaratua da.

Argibide gehiagoren ukaiteko, zure tokiko elkartearekin jar zaitez harremanetan.

Laguntza behar duzu zure etxearen kudeaketarako?
Etxeko lanetatik libratu nahi duzu?